Sarbidea
Iruñeko Alde Zaharrera

Alde Zaharrera sartzeko sistema berriak, Iruñeko Udalak abiatuak, arautzen ditu ibilgailu motordunen sarbideak.

Nola sar naiteke nire ibilgailuaz Iruñeko Alde Zaharrera?

Oso erraza da: sarbidea eskatu Iruñeko Udalaren webgunean edo Tok-Tok app ofizialean.

Eskatu sarbidea webgunean
Deskargatu APP-a

Nor sar daiteke bere ibilgailuaz Iruñeko Alde Zaharrera?

30 minuturako
sartzea

Herritarrek orok eska dezakete unean-unean sartzea Iruñeko Alde Zaharrera ibilgailuaz justifikatutako zioak tartean direlarik.

Argibide gehiago

Iruñeko Alde
Zaharreko bizilagunak

Alde Zaharreko bizilagunek 2 ibilgailu bitarte erregistratu ditzakete, beren bizilekura nahi duten unean sartzeko, ordu-mugarik gabe.

Argibide gehiago

Mugikortasun urriko
pertsonak

Mugikortasun urriko pertsonek badute Alde Zaharrera ibilgailuz sartzeko baimena eskatzea.

Argibide gehiago

Merkataritza-establezimenduak

Alde Zaharreko merkatariek sarbidea ematen ahal diete beren bezeroei, bolumen handiko salgaiak edo salgai pisudunak ibilgailuaz jaso ditzaten.

Argibide gehiago

Zamalanetarako garraioa

Alde Zaharrerako sarbidea eska dezakete zamalanetan ibilgailu industrialez edo merkataritzakoez diharduten enpresek.

Argibide gehiago

Kasu hauetan ere eska daiteke sarbidea

Garajeko aparkatze-tokien jabeak, hotelak, taxiak, obrak, etxe-aldaketak, etxez etxeko konponketa-lanak, larrialdietako ibilgailuak, etxez etxeko janari-banaketa…

Argibide gehiago

Harremanetan jarri, zalantzak argitzeko

Telefono bidezko arreta
010

Webgunea
www.pamplona.es

Herritarren Erregistroa, Herritarrendako Arreta Zerbitzuan (Kondestablea)
(Herritarren Erregistroa, aurrez hitzordua eskatuta)

Arreta Zerbitzua, Herritarren Segurtasunean
, Iratxeko mon., 2
(Sarbidea kameren bidez kontrolatzeko Sistema)

Zalantzarik edo iradokizunik edukiz gero, jarri gurekin harremanetan:

Jarri gurekin harremanetan