Alde Zaharrerako sarbideak

Nork eska dezake Alde Zaharrera unean-unean sartzea?

Herritarrek orok eska dezakete Iruñeko Alde Zaharrera beren ibilgailuaz unean-unean sartzeko baimena. Horretarako, TOK-TOK doako webgunea deskargatu eta sarbidea eskatu, modu erraz eta soilez. APPak bidea ematen du ibilgailuz Alde Zaharrera unean-unean sartzeko eskaerak azkar kudeatzeko.

TOK-TOK APParen funtzionamendua

APP-a deskargatu ondoren, lehenik eta behin ibilgailuaren matrikula sartu, eguna eta ordua aukeratu, zein kaletara joan behar duzun esan, eta, bukatzeko, adierazi zergatik behar duzun Alde Zaharrera sartu. Behin datu horiek bete eta gero, igor daiteke eskaera. Gero itxaron behar da sistemak eskaera berresten duen arte.

Sarbide bakoitzaren iraupena

30 minutu, eta horietatik, aparkatzeko 15 minutu.

Ba al da ordutegi-mugarik?

Ez dago ordutegi-mugarik. Edozein egunetan eta ordutan sar daiteke.