Aparkatze-tokiak garajean

Sarbide kontrolatuko eremuan kokaturiko garaje-toki baten jabeei edo erabiltzaileei zuzendua.

Argibide gehiago

Aparkatze-erreserbak edo erabilera pribatuko aparkalekuak

Sarbide kontrolatuko eremuan kokatutako eta erabilera pribatuko aparkatze-erreserba baten pertsona juridiko titularrei zuzendua.

Argibide gehiago

Erabilera publikoko aparkalekuak

Sarbide kontrolatuko eremuan kokatu eta erabilera publikoko aparkaleku baten pertsona juridiko titularrei (erabiltzaileen kolektibitate zehaztugabea) zuzendua.

Argibide gehiago

Obrak, etxe-aldaketak eta etxez etxeko konponketa-lanak

Industria- eta merkataritza-ibilgailuak dituzten enpresako titularrei zuzendua, baldin eta etxe-aldaketak, obrak eta etxez etxeko konponketa-lanak egiten badituzte sarbide kontrolatuko eremuetan.

Argibide gehiago

Larrialdietako zerbitzu teknikoak

Larrialdietako zerbitzu teknikoko enpresei zuzendua, baldin eta beren zereginak zamalanen ordutegiaren barruan egiterik ez eta esku-hartzea premiazkoa bada.

Argibide gehiago

Hotelak

Sarbide kontrolatuko eremuan kokaturik dauden ostalaritza-establezimenduen titularrei zuzendua, baldin eta bezeroak ibilgailu partikularrez sartzen badira establezimendura.

Argibide gehiago

Ekitaldiak

Ospakizun erlijiosoetan eta zibiletan, edo bestelako ekitaldietan, hala nola erakusketa, azoka, jolas- edo kultura-ekitaldietan, parte hartzen ari direnei zuzendua.

Argibide gehiago

Janari-banaketa

Etxebizitza partikularretan ibilgailuen bidez janaria banatzen duten enpresei zuzendua.

Argibide gehiago