Mugikortasun urriko pertsonak

Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkatze-txartelaren titularrei zuzendua.

Sarbide mota

  • Ohikoa: 2 ibilgailu erregistratu daitezke ohiko sarbideetarako.
  • Unean unekoa: unean-unean sar daitezke beste ibilgailu batzuekin.

Sarbide bakoitzaren iraupena

Mugagabea, ibilgailua mugikortasun urrikoendako toki batean edo MUR-MUGen aparkatuz gero. Toki horietatik kanpo, jendea hartu edo uzteko, etxera sartzeko, eta abarretarako ezinbestekoa den denbora besterik ez.

Ordutegi-mugak

Ez dago. Edozein egunetan eta ordutan sar daitezke.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskabidea.

Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkatze-txartelaren fotokopia.

Sartzeko baldintzak

Sarbide kontrolatuko eremuan barna zirkulatzen ahalko dute jomugatik hurbilen den ibilbidean barna, eta horretarako prestaturiko tokietan aparkatu. Txartela ongi ikusteko moduan jarri beharko dute.

Unean uneko sarbideetarako, data eta matrikula jakinarazi ekitaldia egin baino lehen edo sartu eta 72 ordura, gehienez ere.

Baimendutako ibilgailu bat baino ezingo da egon aldi berean sarbide kontrolatuko eremuan.