Líneas con cambios en la zona centro

 

Hiri garraioko zerbitzuan hobekuntzak egingo dira, gure hiria leku atsegin eta iraunkorragoa izan dadin laguntzeko.

Zabalguneko eremuetan, Merindadeen plazan eta Zaragozako etorbidean zehar igarotzen diren lineek erdigunera gehiago hurbilduko gaituzte.

Zizur Nagusirako eta Erripagañarako zerbitzuak handituko dira, eta Lezkairuko Zalduari zerbitzua emango dion linea berria sortuko da.

Lineen araberako informazio zehatzagoa autobusetan, markesinetan eta www.infotuc.es webgunean.