Merkataritza-establezimenduak

Sarbide kontrolatuko eremuan kokaturik egon eta baimenduta zein jendearendako zabalik den merkataritza gune baten titularrak.

Sarbide mota

  • Ohikoa: 2 ibilgailu erregistratu daitezke ohiko sarbideetarako.
  • Unean unekoa: Dendaren titularrak unean uneko baimenak eskatzen ahalko ditu sarbide kontrolatuko eremura sartu behar diren establezimenduen bezeroentzat, betiere bolumen, pisu edo beste zerbaitengatik beharrezko diren zamalanak egiteko, eta bakarrik horretarako.

Sarbide bakoitzaren iraupena

30 minutu, eta horietatik, aparkatzeko 15 minutu.

Ordutegi-mugak

08:00etatik 21:00etara.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskabidea.

Sartzeko baldintzak

Baimendutako ibilgailu bat baino ezingo da egon aldi berean sarbide kontrolatuko eremuan.

Unean uneko sarbideetarako, data eta matrikula jakinarazi ekitaldia egin baino lehen edo sartu eta 72 ordura, gehienez ere.

Salgaien zamalanak ahal dela jatorrizko edo xedezko establezimendutik edo higiezinetik hurbilen dagoen aldean eginen dira. Ez dira ezein kasutan ere, ez bildu ez utziko lurrean.